Tribual Icon
Download Tribual

Tribual

Mekanika errazeko euskarazko jokoa da Tribual. Instalatu, erabiltzaile bat erregistratu (Facebook eta Twitter bidez ere egin daiteke, lana aurreratzeko), eta hasi jokatzen.
Category Price Seller Device
Games Free CodeSyntax SL iPhone, iPad, iPod

Bost galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera bakoitzarekin hiru erantzun erakusten ditugu; bi okerrak dira noski. Galdera mota desberdinak daude. Adibidez:
* Hitzokei. Definizio kreatiboen Twitterren jokotik. Definizioa ematen du Tribualek, eta hitzokei-a asmatu behar da.
* Mikroipuina. Hauek ere Twitterren dabiltza. Ipuinean berba bat kendu dugu, eta asmatu egin behar da.
* Nongoa da argazkia edo pertsonaia? Euskal Herriko herri batekoa izango da, asmatu egin behar!
* Matematikak. Eragiketa sinpleak.
Galde-sorta bakoitza, bi jokalari desberdinek ikusiko dute, eta hortaz, beti, batak edo besteak irabaziko du. Galdu eta irabaztearekin, zure puntuazioak gora edo behera egingo du sailkapenean.

Reviews

Reviews not available.

Tags

Games
Trivia

Featured on lists