Baduzu Icon
Download Baduzu

Baduzu

BADUZU: JAKIZU ETA ESAZU EUSKARAZ NON KONTSUMITU
Category Price Seller Device
Lifestyle Free Bitarlan S.L iPhone, iPad, iPod

Kontsumo-eredu berriak heldu dira gurera. Gero eta garrantzia handiagoa ematen diogu bertakoari, gertukoari, kalitateari kantitateari baino, komunitateari. Selektiboak, irizpidedunak gara; ez gara edozerekin konformatzen.

'Baduzu' behar eta ohitura berri horiei erantzuteko erabat doako app-a duzu. Euskaraz kontsumitzea ere bertakoari, gertukoari, berezkoari... garrantzia ematea baita.

· Jakizu euskaraz non kontsumitu
Euskal Herriko 4000 establezimendutik gora topatuko dituzu 'Baduzu'n, beren euskara mailaren arabera sailkatuta. Geolokalizazioari esker, gertuen dituzunak azalduko zaizkizu lehenik.

· Esazu euskaraz non kontsumitu
Erregistratu 'Baduzu'n eta gehitu edo baloratu establezimenduak. Foroan ekarpenak egin eta kontsumitzaile euskaldunak ezagutzeko aukera ere baduzu.

Deskargatu guztiz doan 'Baduzu' eta izan kontsumitzaile irizpideduna.

Reviews

Reviews not available.

Featured on lists