Nork utzi du zerraldo Bernardo? Icon
Download Nork utzi du zerraldo Bernardo?

Nork utzi du zerraldo Bernardo?

Gazte bat aurkitu dute leihotik behera eroria. Suizidioa, hilketa?
Category Price Seller Device
Games Free Atelier in8 iPhone, iPad, iPod

Genero berri bateko erakusketa interaktiboa, fikzio polizialaz jabetzeko modu original bati hasiera ematen diona.
Literaturaren, marrazki bizidunaren eta bideo-jokoaren arteko mugan, liburutegi, mediateka, erakustoki eta festibaletako publikoari zuzenduta dago erakusketa.
Bisitari boluntarioa detektibegai gisa kontratatzen dute ikerketa bat argitzeko, Ilberri kalearen 26. zenbakian izandako hilketa dela-eta.
Gailu mugikor batekin armatua, bere nagusi Alberto Zarraren eta polizia-etxeko bere kideen jarraibideak jasotzen ditu bere egitekoa behar bezala betetzeko.
Ilberri kaleko 26. zenbakian gazte bat aurkitu dute hilik goizean goiz. Eraikinean bizi diren bost lagunek ez dute ezer ikusi, ez atezainak, ez amona zaharrak, ez bikote perfektuak, ezta eskailera-buruko auzokoak ere, inork ere ez. Suizidioa, hilketa, zer gertatu da?
Zarra inspektoreari bere ikerketan lagunduz, bisitariak zenbait eginkizun izango ditu, hala nola auzitegi-medikuaren txostena kontsultatzea, susmagarriak itauntzea, biktimaren pisua zehatz-mehatz miatzea, eta abar.
Erakusketaren panelek polizia-detektibegaiak bere inguruan izango dituen ikerketa-lekuak irudikatzen dituzte.
Tableta bat duelarik, panelen arteko ibilbidea egiten du bisitariak eta prozedura interaktibo ugariri esker (panelak/aplikazioa), puzzlearen piezak berregingo ditu.
Aplikazioaren interfazeak «erreminta-kutxa» bat zabaltzeko aukera ematen du, telefonoa, maila, SMSa, artxibo-zerbitzaria eta argazki-aparatua barne.
Audio-edukiek, testuek eta bideoek gidatuko dute bisitaria enigma argitu eta erruduna identifikatu arte.
Integratutako markatzaileak eskaneatzea, ekintzak abiarazteko eta fikzioaren garapena aurreratzeko.
Polizia-etxeko taldearen esku-hartzea telefono, mail edo SMS bidez bisitaria gidatzeko.
Arrastoen ukipen-bilaketa tabletan.
Pertsonaien agerraldia errealitate areagotuan paneletan, tableta bidez.
Edukien kontsulta (bideoa, txostenak eta abar) «artxiboak» izeneko txosten batean.
Laguntza-funtzioa harreraz arduratzen den sarjentuari egindako telefono-dei bidez.

Reviews

Reviews not available.